XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

4. Tinbre edo kolorea

...- Edalontzi ezberdinetan ur kantitate ezberdinak erabiliz, xilofonoaren antzera doinu bat sortzen saia gaitezke esan zuen Nereak.

- Benetan soinu gardenak sortzen ditu esan zuen Alexanderrek.

- Egia esan, soinu-kolore polita du...

- Kolorea? galdegin zuen Alexanderrek.

- Bai, soinuak duen laugarren ezaugarria izango litzateke.

- Suposa ezazue ikusten ez duzuen pertsona baten ahotsa entzuten ari zaretela; ezagutzen baduzue, seguruenik bere ahotsa ezagutuko duzue, ez da egia?

- Horrela gertatzen da telefonoan: lagun batek deitzen zaituztenean, nor den jakin gabe bere ahotsa entzun orduko badakizue nor den.

- Irratiz edo disko batean abeslari ezagun bat bere ahotsez ezaguna gertatzen zaizue.

- Horrela da bakoitzak bere sonoritate edo kolore berezia duelako, bere tinbre propioa, musika-tresna bakoitzak duen antzera.

- Ez da gauza bera bibolin batek sortutako Doa eta tronpeta batek jotako Do berdina.

- Tonu bereko soinuak, bakoitzak duen tinbreari esker bereizten ditugu ...

- Baina nondik sortzen dira tinbre ezberdin horiek?

- Zergatik ahots edo musika-tresna bakoitzak era ezberdinez egiten du soinu? galdegin zidan Nereak.

Ez zen galdera erraza baina nolabaiteko erantzun bat ematera bultzatu ninduen:

- Gure belarriek osotasunean entzuten duten soinua gauza konplexu bat da, baina errealitatean soinu bat, elkar nahasten diren zenbait nota ezberdinez osatzen da.

- Koloreekin ematen den antzeko gauza bat da: ez dira inolaz ere bakar eta uniformeak, baizik eta nahasiak, eta bertan inpresio asko nahasten dira, kolore bakar baten inpresioa emanez...

- Nahikoa hitz egin dugu gauza hauetaz; oso interesgarriak dira, baina oraindik zaila gertatzen da zuentzat.